Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, 1941) Euskal Herri garaikideko pentsalari oparoena da seguruenik.
Gaztetan frantziskotarren inguruan ikasi ondoren (Zarautz, Erriberri eta Arantzazun) atzerrira joan zen bere ikasketekin jarraitzeko: teología Erroman eta filosofia Münsterren.
Etxera itzuli eta gero unibertsitateko irakasle gisara jardun du gehienbat: EUTG-Deustun lehenengo (1978-1981) eta UPV/EHUn ondoren (1981-2014).
Azken horretan Filosofia Modernoko katedradun izan da 1993tik aurrera. Erretiroa hartzerakoan. 2011n, Katedradun Emeritu izendatu zuen UPV/EHUk.
2019an, bere obraren inguruan katedra bat eratzeko proiektua sortu zen, eta horren ahaleginak webgune honetan islatzen dira.


