Hemendik eta udara bitartean, ordubeteko online 3 saio antolatu ditugu, Joxe Azurmendiren Azken Egunak Gandiagarekin liburua irakurtzeko, eta lehen hiru kapituluak elkarrekin komentatzeko.
Formatua: aurkezpen luzerik gabe, bakoitzak bere irakurketa konta dezala. Baina batek hartzea konpromisoa, dinamizatzaile bezala, aurrena hitz egiteko eta sakon irakurrita daukala aseguratzeko.
- 1. atala: Osteguna, apirilak 15, 15:00tan. (Gidaritza: Iñaki Zabaleta)
- 2. atala: Osteguna, maiatzak 13, 15:00tan. (Gidaritza: Irati Zubia eta Mikel Urdangarin)
- 3. atala: Asteartea, ekainak 22, 15:00tan. (Gidaritza: Aitor Sorreluz)
Udan erabakiko dugu hurrengo saioak nola egin, online jarraitu ala aurrez-aurre.
Izena emateko: idatzi jak.laguntzak@gmail.com helbidera eta konektatzeko esteka bidaliko dizugu.
Informazio gehiago: i.zabaleta-gorrotxategi@ehu.eus.
Iruzkin berriak