JOXE AZURMENDI KATEDRAk hiru diru laguntza emango ditu 2021-2022an Filosofia, Zientzia eta Balioak Masterra egiteko. Horietako bakoitza 5.000 euro gordinekoa izango da.

2019ko Uztailaren 7an Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak “Pentsamendu Garaikiderako Joxe Azurmendi katedra proiektua” (JAK) sortzeko, garatzeko eta mantentzeko hitzarmena sinatu zuten.

JAK-ren jardueretako bat honakoa da: “Filosofia, Zientzia eta Balioak” (FZB) masterrean Master Amaierako Lana (MAL) euskaraz eta aipatutako ikerketa lerroetako baten inguruan egiteko diru laguntzak eskaintzea”.

2021eko edizioaren deialdia 2021-05-04an argitaratu zen eta eskaerak bidaltzeko epea 2021-07-24a zen. Hala ere, eta plazak bete ez direlako, eskaerak aurkezteko Bigarren Epealdi bat irekitzea erabaki da.

Xehetasunak:

1. Eskariak eta dagokion dokumentazioa e-postaz bidaliko dira jak.laguntzak@gmail.com helbidera 2021eko irailaren 26rako (azken egun hori barne).

2. Ikaslearen konpromisoa honakoa da: FZB masterra egitea eta MALa euskaraz egitea, gaia filosofiako edozein delarik. Horrez gain, ikasturtean zehar JAK-k laguntzaren bat eskatu ahal izango dio beste zerbait antolatzeko edo bideratzeko.

3. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa hau da:
a/ MALean landu nahiko lukeen proiektu filosofikoaren zirriborro laburra (1.000 karaktere inguru)
b/ Euskararen ezagutzaren C1 agiria edo parekoa.

4. Diru Laguntzak 2021eko irailaren 27an esleituko dira. Hala ere, horiek ez dira gauzatuko ikasleek FZB masterrean matrikula egiten ez badute.

 

OHARRA: JAK-ren epaimahaiak epea aste bat luzatzea erabaki du.

 

Informazio gehiago: i.zabaleta-gorrotxategi@ehu.eus