JOXE AZURMENDI KATEDRAk hiru diru laguntza emango ditu 2022-2023an Filosofia, Zientzia eta Balioak Masterra egiteko. Horietako bakoitza 5.000 euro gordinekoa izango da.

2019ko Uztailaren 7an Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak “Pentsamendu Garaikiderako Joxe Azurmendi katedra proiektua” (JAK) sortzeko, garatzeko eta mantentzeko hitzarmena sinatu zuten.

JAK-k bultzatu nahi dituen ikerketa lerroak hauek dira: 1. 1956ko Belaunaldiaren pentsamendua; 2. Nazioarteko eragina euskal pentsa-menduan; 3. Euskal pentsamenduaren transmisioa; 4. Hizkuntzaren eta kulturaren teoriak; 5. Naziogintza eta estatugintza; 6. Bizikidetza eta gogoeta etikoa; 7. Pentsamendu soziala eta kooperatibismoa; 8. Gizaberea eta gizakiaren ikuspegi berriak.

JAK-ren jardueretako bat honakoa da: “Filosofia, Zientzia eta Balioak (FZB) masterrean Master Amaierako Lana (MAL) euskaraz eta aipatutako ikerketa lerroetako baten inguruan egiteko diru laguntzak eskaintzea”.

Honenbestez, eta 2022eko edizioari begira, hauek dira xehetasunak:

1. Eskariak eta dagokion dokumentazioa e-postaz bidaliko dira jak.laguntzak@gmail.com helbidera 2022ko uztailaren 22rako.

2. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa hau da:

          a/ MALean landu nahi den proiektu filosofikoaren zirriborro laburra (1.000 karaktere inguru)

          b/ Euskararen ezagutzaren C1 agiria edo parekoa.

3. Ikaslearen konpromisoa honakoa da: FZB masterra egitea eta MALa euskaraz idaztea, gaia filosofiako edozein delarik (aipatutako JAK-ren ikerketa lerroen inguruko gaiak hobetsiko dira).

4. Ikaslearen konpromisoa da, halaber, ikasturtean zehar JAK-k eskatu diezaiokeen laguntzari erantzutea, adibidez, ekitaldiren bat antolatzeko edo beste zerbait bideratzeko.

5. Diru Laguntzak 2022eko uztailaren 27an esleituko dira. Hala ere, horiek ez dira gauzatuko ikasleek FZB masterrean matrikula egiten ez badute.

6. OHARRA: Diru Laguntza hauek bere osoan gauzatu ahal izango dira baldin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak hitzarmen berri bat sinatzen badute JAK-k 2023tik aurrera jarraitzeko.

Informazio gehiago: i.zabaleta-gorrotxategi@ehu.eus