PROGRAMA:

Abenduak 11 ASTEAZKENA

A – ARETOA
·

— Harrera 
15:00-15:30

— IREKIERA —
15:30-16:15

Nekane Balluerka. UPV/EHUko errektorea

Markel Olano. Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusia

Jon Insausti. Donostiako Udaleko Kulturako eta Euskarako zinegotzi ordezkaria

Pedro Miguel Etxenike. Azurmendiren laguna eta DIPCeko presidentea

Joan Mari Torrealdai. JAKIN Fundazioko lehendakaria

Iñaki Zabaleta. Pentsamendu Garaikiderako Joxe Azurmendi Katedra proiektuaren koordinatzailea


— KONTZERTUA —
16:15-16:45

Gotzon Arrizabalaga. UPV/EHUko irakaslea
Eneko San Sebastian. Abeslaria

___________

— HITZALDIAK —

17:15-18:00
Joseba Zulaika. Antropologoa
Euskal mende hautsia eskribitzen: Joxe Azurmendiri, zeharka

18:00-18:45
Miren Azkarate. Hizkuntzalaria
Joxe Azurmendi: euskara batuaren bilbe eta irazki

18:45-19:30
Pruden Gartzia. Euskaltzain urgazlea
Joxe Azurmendi, Arantzazuko pentsalaria

Abenduak 12 OSTEGUNA (A - ARETOA)

·

— HITZALDIAK —

9:00-9:45
Pako Sudupe. Idazlea
Etorkizun lantsua, historia pobre batentzakoe

9:45-10:30
Elixabete Garmendia. Kazetaria
Zegamatik Arantzazura, pentsalariaren lehen paisaiak
___________
 

 

11:30-12:00
Jose Maria Ripalda. Filosofiako katedradun emeritua
Aborigenak eta indioak

12:00-12:30
Victor Gomez-Pin. Filosofiako katedradun emeritua
Filosofia euskal hizkuntzan

12:30-13:15
Jose Maria Larramendi. Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko lehendakari ohia
Filosofoa eta Jose Maria Arizmendiarrieta pentsalaria errebindikatuz
___________

 

— PENTSAMENDU SOZIALA —

15:00-16:00
Iñigo Martinez. Filosofia irakaslea Bigarren Hezkuntzan
Hiperindibidualismo kooperatibista? Talde lanaren aldeko argudio neoliberalak aztergaiz

Inazio Aiestaran. UPV/EHUko irakaslea
Gaurko ezker porrokatuaren heraldoak: Joseba Sarrionandia eta Joxe Azurmendi behelaino artean

16:00-17:00
Idurre Eskisabel. UPV/EHUko irakaslea
Azurmendiren pentsamendua: gaurko feminismoa, orduko zumeak

Beñat Irasuegi. Talaios Kooperatibako langile kooperatibista
Bizitza eta lurralde kooperatiboak 2034 urtean. Aurrerapen bat pertsona eta enpresa kooperatiboa osatzeko asmoz.
___________

 

— GIZABEREA II —

17:15-18:15
Jon Mentxakatorre. DUko irakaslea
Mirande eta Gandiaga, sinesmen eredu bi

Fito Rodriguez.
Idazlea
Emantzipazioaren aldeko bortxaren ikerketa Joxe Azurmendirengan

18:15-19:15
Markos Zapiain. Filosofia irakaslea Bigarren Hezkuntzan
Gizaberea: hizkuntza eta zentzua

Itsaslore Yarza eta Maitane Nerekan. Filosofia irakasleak Bigarren Hezkuntzan
Heriotzaz ikastea ere bizitzen ikastea da

Abenduak 12 OSTEGUNA (B - ARETOA)

·

— GIZABEREA I —

9:00-11:00
Arantza Etxeberria. UPV/EHUko irakaslea
Juan Ignacio Perez. UPV/EHUko  Fisiologia katedraduna eta Zientzia Kultura Katedrako zuzendaria
Gizaberea, biologia eta altruismoaren erronka  

  

10:00-11:00
Jon Umerez. UPV/EHUko irakaslea
Gizona abere hutsa da  liburua, soziobiologiari buruzko garaiko eztabaiden testuinguruan

  

Oxel Azkarate. MUko irakaslea
Jose Ramon Vitoria. MUko irakaslea
Aitor Aritzeta. UPV/EHUko irakaslea
Pertsona kooperatiboaren profilaren neurketa hezkuntza eta jendarte eraldaketarako testuinguruan
___________
  

 

— GOGOETA ETIKOAK —

11:30-13:30
Jonathan Lavilla. UPV/EHUko irakaslea
Joxe Azurmendiren pentsamendu sokratikoaren testuinguraketaz

Xabier Insausti. UPV/EHUko irakaslea
Azurmendi eta Hegel
  

Aitor Sorreluz. Doktoregaia UPV/EHUn.
Arantzazu eta modernitatearen krisia
  

Iñaki Soto. Filosofian lizentziaduna eta GARAko zuzendaria
Don’t Think of “Foro de Ermua”
___________

 


— KOOPERATIBISMOA I —

15:00-17:00
Javier Agirre. UPV/EHUko irakaslea
Joxe Azurmendiren Arizmendiarrieta Gaizka Urrestiren luzemetraian

Arianne Kareaga. MUko irakaslea eta LANKIko kidea
Arizmendiarrietaren gaineko pentsamenduaren gaurkotasunaz: Arizmendiarrietaren pentsamendua eta ekintzailetza kooperatibo berria

Ekai Txapartegi. UPV/EHUko irakaslea
Azurmendiren Arizmendiarrieta: kooperatibak, herriak adin-txikikokeriatik ateratzeko
___________

— KOOPERATIBISMOA II —

17:15-18:45

Andoni Eizagirre. MUko irakaslea eta LANKIko kidea
Abadetasun herrigilearen eragina Arizmendiarrietaren pentsamenduan

Mirene Zufiaurre. MUko irakaslea eta LANKIko kidea
Erakunde eta enpresetan pertsonen arteko lankidetzarako joera neurtzeko tresna

Jokin Bergara. Doktoregaia  MUn

Joseba Azkarraga. UPV/EHUko irakaslea
Autoeraketaren pentsamendua kapitalismo osteko agertokietara begira

Abenduak 12 OSTEGUNA (D - ARETOA)

·

— KULTURA, NAZIOA, ESTATUA I —

9:00-11:00
Eduardo Apodaka. UPV/EHUko irakaslea
Zonbi, momia eta mamuak. Bizi osteko biziak

Xabier Barandiaran. DUko irakaslea
Joxe Azurmendi: nazio edukiak eta naziogintzaren etorkizuna Euskal Herrian

Jule Goikoetxea. UPV/EHUko irakaslea
Joxe Azurmendiren estatugintzaz, estatugintza feministaz eta estatufobiaz

Egoitz Urrutikoetxea. Doktoregaia UPPAn
Estatu nazioaren mitoa. Frantziako Iraultza eta Euskal Herria, 1789tik gaurdaino
___________

— KULTURA, NAZIOA, ESTATUA II —

11:30-13:30

Ibai Iztueta. Gizarte-Zientzietan doktorea
Hego Euskal Herriko kultur produkzioa euskal/espainol ardatzaren argitan

Ander Iturriotz. UPV/EHUko irakaslea
Belaunaldi berri baten kezkak: historia, kultura eta euskara

Juan Ramon Makuso. Idazlea
Joxe Azurmendi: gizon baten poetika

Aitzpea Leizaola.UPV/EHUko irakaslea
Muga frontera denean. Lurraldetasuna eta naziogintza
___________



— IKERTZAILE BERRIAK I —
15:00-17:00

Irati Zubia. Filosofian graduatua
Balioak krisian: erlatibismoaren eta absolutismoaren ika-mika egia-ostean

 

Unai Bayon. Filosofian graduatua
Barbaroak eta jakintsuak. Injustizia epistemikoak eta euskal ondarearen garrantzia Joxe Azurmendiren Espainolak eta euskaldunak obraren begiradatik

 

Aritz Aramendi. Filosofian graduatua
Munstroen eta mamuen erretiroa. Bortxa legitimoaren zedarriztapenaren dialektikotasunaz

 

Maialen Etxeberria. Filosofian graduatua
Euskal nazioaren bilaketa gure ondare(et)an. Nazioen eta izateen ikuspegia Historia,arraza, nazioa obran
___________

 

 

— IKERTZAILE BERRIAK II —
17:15-18:45

Mikel Urdangarin. Doktoregaia UPV/EHUn
Gizabere kooperatiboa krisian bizitzeko mito gisa

 

Lorea Azpeitia. Doktoregaia UPV/EHUn
Nazioa, kultura eta identitatea euskal literaturaren ikuspegitik: Jenisoplin-en kasua

 

Haritz Garmendia. Doktoregaia UPV/EHUn
Joxe Azurmendiren pentsamenduaren aplikazioa hauteskunde-soziologian

 

Abenduak 13 OSTIRALA

A – ARETOA
·

— HITZALDIAK —
9:00-10:00

Alaitz Aizpuru. Filosofian lizentziaduna
Joxe Azurmendi, historia-memoria gaur eta hemen

 

Haritz Azurmendi. Gizarte-Zientzietan doktorea
Azurmendiren ikertzaile baten bakeak eta gerrak

 

10:00-12:00

Antonio Casado. UPV/EHUko irakaslea
Aroztegiko batzarrean: etika eta praktika komunitateak

 

Andoni Olariaga. Filosofian doktorea
Nola pentsatu etika gaur eta hemen?

 

Elena Martinez Rubio. Filosofian doktorea
Filosofia euskaraz zertan den eta zertarako

 

Agnes Cugno. Filosofian doktorea
Indarkeria eta nortasun politikoa. Indarkeria eta balio berrien bilaketa-ri buruz

___________

 

— ITXIERA —
12:00-12:45
Joseba Sarrionandiaren testu batekin

 

— IKUSKIZUNA —
12:45-14.00
Aginako Zero Bat

Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, 1941) filosofoaren ekarpen emankorra egungo begiradatik aztertu eta landuko du Jakinek, UPV/EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako “Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia” kongresuak. Izan ere, Euskal Herri garaikideko pentsalaririk oparoena da Azurmendi: filosofia, politika, hizkuntza, kultura eta literatura izan ditu aztergai, diskurtso zehatzak, unean unekoak eta egoerari erantzuten ziotenak, eta arnasa luzeko gogoeta teorikoekin uztartu dituenak. Argitaratu dituen 41 liburuak eta ia 500 artikuluak horren lekuko dira. Azurmendiren ekarpenak hainbat ertzetatik aztertuko ditu kongresuak, bere gizabereari eta erlkarlaguntzari buruzko ideietatik hasi, hizkuntzaren eta kulturaren filosofiak pasa eta naziogintzan amaitu.
Dena egiteke eta herri bat birpentsatzeke zegoen garaian hasi zen Azurmendi idatziak plazaratzen, Euskal Herriari baliagarri izango zitzaizkion auziei helduz, eta pentsamenduarekiko eta kulturarekiko aparteko kezka adieraziz. Gaur egun arte. Gaztetan Arantzazuko frantziskotarrei lotua egon bazen ere, unibertsitateko irakasle gisara jardun du gehienbat, EUTG-Deustun lehenengo (1978-1981) eta UPV/EHUn ondoren (1981-2014), 1993tik aurrera bertako Filosofia Modernoko katedradun zela. Horrez gain, Jakin Taldeko kide da 1960az geroztik, Jakin Irakurgaiak bildumaren arduraduna izanik, eta ohorezko euskaltzain ere bada.

Hiru eremu busti ditu, batez ere, Azurmendiren gogoetak. Euskal pentsamenduaren azterketan jardun eta bere belaunaldiarekin batera autore tradizionalen irakurketa egin du, Euskal Herrian egon den pentsamendu tradizioa ikusaraziz eta ondorengoei transmitituz. Horrekin batera, Filosofia eta pentsamendu europarraren azterketan ere jardun du. Garaiko auzi filosofiko nagusiak landu ditu puntako pentsalarien pare, ekarpen propioak eginez eztabaidari. Gainera, auzi horiek euskaraz eman ditu, euskaldunon komunitateari pentsamendu garaikiderantz leiho bat irekiz. Bukatzeko, unean-uneko auzi etiko-politikoeizuzenean heldu die bere bizitza osoan zehar. Euskal Herriaren egoera sozial eta politikoari erantzuteko ideiei buruz gogoeta egin du: borroka antifrankistan abertzaletasuna eta marxismoa uztartuz, lehenik, ETAren, torturen, presoen eta estatu politiken gogoeta saiatuz, ondoren; eta euskalduntasuna ulertzeko modu berriekin elkarrizketan, gaur egun.

Gogoeta hori guztia helburu jakin batekin egin izan du Azurmendik, bere irakurleari zerbait iradokitzeko esperantzarekin. Bere saiakeren iturburua horixe besterik ez da: Bada nik saiakera idatzi nahi dudalako. Sinesten dudalako ur-jauzi sisteman. Hau da, norbaitek irakurriko nau eta haren burua martxan jarriko da. Ez dut esan nahi nik irakatsi diodala, ez. Norbaitekin hizketan ari garenean, edo norbaiten kontra idazten ari garenean, edo erreferentzia pertsonal bat daukagunean, kasik beti gure ideiak etortzen dira. Alegia, nire ideiak ez dira nireak. Ez dira propietate bat. Baina nire ideiak norbaitek irakurtzen ditu, eta bere ideiak martxan jartzen dira. Horrek ez du beste saiakera bat idatziko, baizik nobela bat idatziko du. Orduan, ideia hauek ur-jauzi modura iritsi egiten dira iritsi behar duten tokira. Hau da nire esperantza behintzat. Eta saiakera idaztearen justifikazioa edo. Kongresu honek Azurmendiren pentsamenduak sortutako ur-jauzia baliatu nahi du, etorkizunerako emaria indartu eta gogoeta berriak plazaratzeko.

Mito pixka bat – libertatez –, utopia apal bat, eta mundua gure aurrean zabalik. Joxe Azurmendi